Pentsioa Debako hondartza ondoan dago

Zumardi oso ondo kokatua dagoen bederatzi logeletako pentsio txiki eta familiarra dugu. Xehetasun guztiak zaindu dira, bezeroei logela bikainak eskaintzeko.

Atseden hartzeko leku berezia da, isila eta zentrikoa.

Zumardi toki eguzkitsuan dago kokatuta: hondartza ondoan eta zumardiari begira; tren eta autobus geltokitik 200 metrora.

Deba 5000 biztaleko herria da, turistikoa: pasealeku ugari, hondartzak, kirol kaia, jatetxe onak eta paisaje izugarriak ditu. Oso ezagunak dira kostaldean dauden itsaslabar ikusgarriak, duten balio geologiko eta paisajistikoagatik babestutako biotopo deklaratuak. Bertatik igarotzen da Santiagoko bidea ere; Zumardi pentsioa erromes askoren ostatu izaten da.

  • Zumardi pentsioaren atzeko aldea
  • Pentsioaren ondoan dagoen zumardia
  • Zumardi pentsioaren aurreko aldea
  • Debako hondartza
  • Zumardi pentsioko harrera
  • Deba ingurua, mendia eta itsasoaren arteko kontraste tipikoa
  • Debako elizako klaustroa
  • Debako itsas portua, Zumardi pentsioaren ondoan dagoena
Zumardi Pentsioa © 2018. Helbidea: Marina Kalea, 12 · 20820 · DEBA (Gipuzkoa). Telf./Fax: 943 192368. Email: info@pensionzumardi.com